GESALTZA AÑANAKO IGERILEKUETAKO TABERNA-JATETXEAREN LIZITAZIOA

OHAR GARRANTZITSUA

Gesaltza Añanako udal igerilekuetako Taberna-Jatetxearen ustiategia esleitzeko eskabideak aurkezteko epea zabalik.
– Informazio osoa _Euskadiko kontratatzailearen profilan_.
– 2024ko martxoaren 4ra arte epe irekia, egun hori barne, 14:00ra arte.
– Esteka:
https://www.euskadi.eus/anuncio_contratacion/contrato-administrativo-especial-parala-explotacion-del-bar-restaurante-piscinas-municipales-salinas-anana/web01-tramite/es/

Añanako Udala

PUNTU BERDE MUGIKORRA GESALTZA AÑANA!!

Herrira etortzen deneko urteko egutegia eta ordutegia uzten dizkizuegu zuen informazio eta erabilpenerako. Autobus-markesinaren ondoko edukiontzietan ipintzen da. Hurrengo eguna: *Martxoak 22, 11:00etatik 13:00etara.*

Puntu berde mugikorra etxe partikularretan, saltoki eta enpresa txikietan sortzen diren hondakin bereziak biltzeko zerbitzua da. Hondakin horiek ezin dira bota hiri hondakinak biltzeko ohiko edukiontzietara.

Zer motatako hondakinak biltzen ditu?
Tamaina txiki eta ertaineko hondakin berrerabilgarriak, “bigarren bizitza” proiektuan erabiltzeko.
Aerosolak. Motorren eta sukaldeko olio erabilia. Bateriak. Bonbillak/fluoreszenteak. Tinta kartutxoak eta inprimatze tonerrak. CDak, DVDak,… Nekazaritza eta abeltzaintzako produktuen ontziak. Garbiketa produktuak. Jostailuak. Pneumatikoak (1,20 m baino gutxiagoko diametrodunak). Zurezko eta metalezko tresna txikiak. pilak.
Pinturak, bernizak, disolbatzaileak. Erradiografiak. Etxetresna elektriko txikiak. Ordenagailuak, teklatuak eta antzekoak. Ehunak.

Informazio gehiagorako:

https://web.araba.eus/…/medi…/residuos/punto-verde-movil