Web honen bidez ongi etorria eman nahi dizuegu bertako bizilagun zein bisitari eta bide batez, udalaren jardueren berri eman nahi dizuegu Añana Gesaltza munduari begira jartzearekin batera.

Euskal Herriko hiribildu zaharrena izanik paraje berezi eta harrigarria dugu zeina gure bizilagun eta bisitarientzako zerbitzu eta azpiegitura beharrezkoekin ornitu nahi dugun herritarren bizimodua hobetu eta baita ere datozen milaka bisitariek gure herria eta Gatz Harana ikus dezaten.

Egitekoa ez da erreza baina ilusio handiz ari gara Alkatea eta haren Gobernu taldea , helburu berezituen bidez gure herria dagokion lekuan jar dezagun.

Historian zehar izugarrizko garrantzia izan du Añana Gesaltzak Arabako zazpi kuadriletako bat osatuaz eta herri guztien desira gunean egonik:Erromatarrak, arabiarrak, gaztelarrak, frantsesak. Haren urre zuriari esker jakina

Aurrekontu xumea baina ilusio itzela duen udal honetatik aldaketa uneari ekingo diogu itxaropen eta oparotasun etorkizuna prestatu eta Añana Gesaltza Euskal Herriko helburu eta erreferente gisa kokatuaz.

Adierazitakoarekin eta web honi egindako harrera beroa eskertuz, gure inguru paregabea ezagutzera gonbidatu nahi zaituztet eta honenbestez, eskertu zuek egindako bisitaldia.

Juan Karlos Medina