Gesaltza eta Gatz Harana. 
“Gesaltza” izenak gatzaren historioarekin lotura zuzena dauka. Dagoeneko, 822.urteko dokumentuetan Gesaltzako iturburu gaziei erreferentzia egiten zaie  -arabiarrek gure lurraldea okupatu baino lehen , hain zuzen ere-. 1014.urtean Gesaltza Añana jaurerri izendatu zuten, Euskadiko lehenengo jaurerria izanda; eta Erdi Aroan, gatzaren ekoizpena eta komertzioa direla eta, Gesaltza Añana penintsularen iparraldeko hiririk nagusienetakoa izatera pasatzen da.
Gesaltzako historioa betidanik gatzarekin lotuta egon da. Gatzak, ongailua izateaz gain, elikagaiak gatzetan kontserbatzeko balio du; eta bigarren ezaugarri horrek gatzaren balioa gailendu  egin zuen. Izan ere, Erdi Aroan gatza kontsumorako funtsezko elementua izan zen. Erdi Aroan gatza kontsumorako funtsezkoa izanak gure zonaldea garaiko ekonomiarako hil edo biziko erdigunea bihurtu zuen (IX.mendeko hainbat dokumentuk hala diote).
Euskadiko lehendabiziko jaurerri izanda, Gesaltza, bere foruari esker, penintsulako iparraldeko tokirik kodiziatuenetarikoa izatera pasatu zen.
XIX.mendera arte Koroak gatzageen ustiapena zuen, baina XX.medean, Koroa  gainbeheratzen hasi zen. Denboraren poderioz eta gatzagak abandonatuta uztearen ondorioz, gatzagak osatzen zituzten 5000 larrainak hondatu ziren, eta, hori dela eta,  hondamen izendatu zituzten.
Gaur egun, eta zaharberritze plan integral bati esker, hondatutako 5000 larrain horien portzentaia handi bat zaharberrituta dago -arkeologiko, kultural, ingurumen eta paisaia aspektuak kontuan hartuta-.