Añana:
Añana  Arabako udalerri bat da. Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta dago -Añanako Kuadrillan, hain zuzen ere-, eta Gasteiztik 30km mendebaldera.
Udalerria bi herrik osatzen dute: Atiagak eta Gesaltza Añanak.
Atiaga (“Atiega” gaztelaniaz)  bi auzotan banatzen da, eta herritarren ogibideak nekazaritza eta abeltzaintzarekin lotuta daude.

Añanako hiriburua eta biztanlegunerik nagusiena Gesaltza Añana da (gaztelaniaz, “Salinas de Añana”).
Añanako udalerriko bi herrien administratzeko era desberdina da: Atiagak Kontzejua dauka, eta kontzeju hori (barneko autonomia izanda) Batzar-Administratibo batek ordezkatzen du; eta Gesaltza Añana herria Añanako Udalak berak kudeatzen du.
Gesaltza Añana bere gatzaren ustiategiari esker ospetsua da, gehienbat . Gaur egun, ustiategia zaharberritze prozesuan dago, eta zaharberritze prozesuak zein ustegiategiak berak turismo handia erakarri eta erakartzen du.